Elhodi (Elhaudi)
(Muskildi, Zuberoa)
Zuberoa mendebaldean dagoen mendia, Muskildiko lurretan eta San Antoni eliza ezagunaren ondoan. Zuberoako Arbaila eskualdearen ikuspegi zabala aurkituko dugu Elhodin. Mendiaren euskarazko izenari dagokionez forma ezberdinak aurkituko ditugu datu-base eta mapa ezberdinetan, dela Elhaudi, dela Elhodi (eta hasperena ere agertu edo desagertu daitekeelarik). Muskilditik dago igoera zuzenena eta Oxkaxeko lepotik ere igo daiteke, bidean San Antoni mendia eta baseliza bisitatuta.
Informazio praktikoa:
- Oxkaxetik: 1.5. ordu (4 km).
- Muskilditik: 1.5 ordu (4 km).
- Donaixti-Ibarretik: 2 ordu (6 km).