Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Elorreta

100 mendien lehiaketa
1.141 metro
Elgea eta Zaraia mendilerroa - (Eskoriatza, Gipuzkoa)

Leintz Bailarako mendi ikusgarria da Elorreta (1141 m), bere alboan duen Kurtzebarrirekin (1112 m) batera Debagoieneko ikuspegirik ezagunenetakoa eskaintzen duena. Bere hego magalean dituen Degurixako zelaiak ere eskualdeko mendizale (eta artzainen) bilgune dira aspalditik. Ez da mendi garaiegia, baina badu bere zailtasuna, malda gogorrak aurkituko ditugulako, igoera edozein aldetik egiten dugula ere. Urkuluko urtegiko aparkalekutik zuzen-zuzenean igo daiteke tontorrera, 800 metroko desnibela gaindituz 4 km inguruan. Igoera ohikoena, ordea, Eskoriatzako Mendiola auzotik egiten da, zailtasun aldetik pixkat errazagoa.

Informazio praktikoa:

  • Mendiola auzotik: 2 ordu (5 km).
  • Urkuluko urtegitik: 1,5 ordu (4 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK