Leintz Bailarako mendi ikusgarria da Elorreta (1141 m), bere alboan duen Kurtzebarrirekin (1112 m) batera Debagoieneko ikuspegirik ezagunenetakoa eskaintzen duena. Bere hego magalean dituen Degurixako zelaiak ere eskualdeko mendizale (eta artzainen) bilgune dira aspalditik. Ez da mendi garaiegia, baina badu bere zailtasuna, malda gogorrak aurkituko ditugulako, igoera edozein aldetik egiten dugula ere. Urkuluko urtegiko aparkalekutik zuzen-zuzenean igo daiteke tontorrera, 800 metroko desnibela gaindituz 4 km inguruan. Igoera ohikoena, ordea, Eskoriatzako Mendiola auzotik egiten da, zailtasun aldetik pixkat errazagoa.
Informazio praktikoa:
- Mendiola auzotik: 2 ordu (5 km).
- Urkuluko urtegitik: 1,5 ordu (4 km).
IGOERAK
julen terrones urio
2021-01-10 18:27Irati ArrondoIturrioz
2020-11-29 12:54Naiara Olabarria Bengoa
2020-11-22 15:25Naiara Olabarria Bengoa
2020-11-08 12:31Iñigo Gorostiza Acerete
2020-10-12 17:39ane motoso
2020-09-23 01:23Oier Elortondo
2020-09-20 13:09