Karakate (Soraluze) eta Gorla (Bergara) lotzen dituen mendilerroan kokatuta dagoen kaxkoa da Elosumendi (886 m). Kerexeta izenez ere ezagutzen da. Azkoititik edo Bergaratik igo daiteke, 6-8 km-ko ibilbidea jarraituz, edo kotxez Gorla-Elosu auzoetara igo, eta askoz igoera labur eta erosoagoan. Elosutik Karakateraino hamaika trikuharri, zutarri eta aztarna arkeologiko ikusteko aukera izango dugu, "Dolmenen ibilbidea" delakoan zehar. Trikuharririk ikusgarrienetakoa Elosumendi edo Kerexeta magalean dagoen, Kerexetaegia izenekoa, hain zuzen ere.
Informazio praktikoa:
- Elosu auzotik: 1 ordu (3 km).