Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Erlaitz

Haurrekin egitekoak
497 metro
Aiako Harria mendilerroa - (Irun, Gipuzkoa)

Elurretxeko lepo ondoan, Aiako Harrien parean, aurkituko dugu Erlaitz tontorra, Irungo lurretan.  Ikuspegi ederra eskainiko digu Txingudi aldera. Gainera, Erlaitz inguruan garai bateko gotorlekuen aztarnak ere aurkituko ditugu. XIX. mende amaieran Oiartzun eta Irun inguruan aurreikusi ziren gotorlekuetako bat da. Eraikina ez zen inoiz erabat bukatu, baina garai hartako hondarrak garbi-garbi ikusiko ahalko ditugu gaur egun ere, telegrafo optikoa izandakoaren dorrearen beste aztarna batzuekin batera. Eraikin horiekin batera, Ingelesen Gaztelua izeneko benta zaharra ere badugu ingurumari horietan, garai bateko ondare historikoaren lekuko.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK