Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Erreniega / El Perdón

100 mendien lehiaketa
1.036 metro
Perdón mendilerroa - (Iruñerria, Nafarroa Garaia)

Erreniega (gaztelaniaz El Perdón, baita Sierra de la Reniega ere) Iruñetik 10 kilometrora dagoen mendia da. Nafarroako lehendabiziko haize-errotak bertan paratu ziren 1994an. Egun 40tik gora daude. Leku-izen tradizionala Erreniega izan da. Done Jakue Bideak zeharkatzen duenez, XV. eta XVI. mendeetan Erreniegako Andre Maria izeneko ospitalea eta basilika zeuden bertan. Hala ere, gaztelaniazko Perdon izenak ere zaharra dirudi. Basilika zein ospitalea XIX. mendean desagertu ziren, baina orduko mendira hedatu zen izena. Tontorretik Iruñerriko hegoaldearen ikuspegi zabala aurkituko dugu.

Informazio praktikoa:

  • Arlegitik: 1,5 ordu (4 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK