Ezkaurre (aragoieraz Penya Ezcaurri) Mendebaleko Pirinioetan dagoen mendia da, Nafarroa eta Huescako probintziaren artean. 2.045 metro dituenez, Euskal Herriko mendi altuenetan bigarrena da (Hiru Erregeen Mahaia da guztietan altuena, 2.428 metrorekin). Izaba-Zuriza lotzen dituen errepidean hasten da igoera ohikoena, ibilgailua Argibielako lepoko parkinean utzita. Ez da igoera luzea, baina bai malkartsua.
Informazio praktikoa:
- Argibiela lepotik: 1,5 ordu (3 km).