Galdaramuño dauka izendatuta Euskaltzaindiak; inguruko herrietan, ostera, Galdaramiño izenez ezagutzen da. Soraluze, Elgeta eta Eibar artean dauden gailurretako bat da Galdaramiño; Arraotz (576 m) eta Azurtza (505 m) auzuneen gainean kokatua. 1975ean komunikazio-antena batzuk ezarri zituzten tontorrean eta harrezkero porlanezko errepidea dago bertaraino. Inguruko edozein herritatik igo daiteke; hainbat pista heltzen dira bertaraino.
Informazio praktikoa:
- Eibartik: ordu bete inguru (3-4 km)