Iurretatik Garairako bidean aurkituko dugu Gallanda muinoa. Oizeko mendilerroan zehar sakabanatzen diren tontor txikietako lehenengoetakoa da Gallanda. Gailur txikitxo bat besterik ez bada ere, igoera erraza du eta Durangaldeko mendilerroaren ikuspegi ederra dago bertatik.
Informazio praktikoa:
- Garaitik: 1,5 ordu (4 km)
- Iurretatik: 1,5 ordu (5 km)