Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Ganeran

100 mendien lehiaketa
823 metro
Triano eta Grumeran mendilerroa - (Galdames, Bizkaia)

Galdamesen kokatutako tontorra, Triano-Grumeran mendilerroko gailurrik nabarmenena. 800 metro inguru dituzten mendiek osatzen dute mendilerro hau eta Bilboaldea (ipar hegian) eta Enkarterriak (hego hegian) banatuz. Meatzaritza izan da inguru honetako jarduera ekonomiko nagusia hainbat belaunaldiz eta gaur egun ere jarduera horren hainbat lekukotasun aurkituko ditugu Ganeran inguruko mendi, haran eta herrietan, batez ere Zugaztieta - La Arboledan. Ganeranen magalean dauden Arenazako leizeak ere aipagarriak dira. Mendizale gehienen igoera erabiliena Zugaztieta aldetik eta, bereziki, Peñas Negras (Arbeltzaga) informazio-gunetik izan ohi da. Aterpetxe horretatik Ganeranerako bidean Pico Mayor eta Pico Menor tontorrak ere igaroko ditugu, pinu landaketaz estaliak. Ganeran, ostera, garbi-garbi dago eta ibilbidearen azkenengo zatian zehar bista ederra izango dugu Bilbo eta Kantauri itsaso alderantz, Enkarterrietarantz legez.

Informazio praktikoa:

  • Zugaztietatik: 1,5 ordu (5 km)
  • Galdamesetik: 2 ordu (6 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK