Ugatxa mendilerroko mendirik ezagunetakoa, Dimako (Bizkaia) lurretan kokatuta, Idusi errekak sortzen duen haranean. Ingurune karstiko honetako gainontzeko tontorren antzera, gailurra harrizkoa da, nahiko itxia eta ibiltzeko deserosoa. Igoera Dimako Indusi edo Baltzola auzuneetatik gora egiten da, ibilbide erdian bi bideek bat egiten dutelarik. Bidetik gehiegi aldendu barik, leize eta sima ederrak ikusteko aukera izango dugu.
Informazio praktikoa:
- Indusitik: 1 ordu (3 km).
- Baltzolatik: 1 ordu (3 km).