Garate
(Getaria, Gipuzkoa)
Garate mendia Gipuzkoako Getaria udalerriko lursailetan dagoen mendi bat da. Eitzaga eta Meaga auzoen artean dago, bi auzoen arteko errepidea igarotzen den Garateko mendatea gailurretik oso hurbil. Garate mendilerroko gailur nagusia eta izena ematen diona da. Gailurretik so egin ezkero Getaria eta Kantauri itsasoaren ikuspegi bikainak daude. Bere inguruan dauden Urgullmendi (226 m.) eta Artiaga (209 m.) mendien antzera garaiera apaleko gailurra da eta magalean txakolia ekoizten den mahasti ugari daude.