Donibane Garazi hegoaldean, Errobi eta Lauribar errekek sortzen dituzten ibarren artean, aurkituko dugu Handiaga mendilerroa. Elkarren ondoan dauden 5-6 tontor dira, 600-700 metro ingurukoak. Ezterenzubik eta Ezterengibel haranek zehazten dute mendilerro honen hegoaldea. Inguru horren gainean nabarmentzen da Gatarre (761 m), labar eta ibar guztien zaindari. Aintzilatik zein Ezterenzubitik igo ahalko ditugu Gatarre eta bere inguruko mendiak. Bestela, Ezterengibel eta Mendibe lotzen dituen errepidea hartuta Bilgotzako lepora igo gaitezke eta handik bide garbi eta erraz bat jarraituz iritsiko gara Handiaga mendilerroko mendi guztietara.
Informazio praktikoa:
- Ezterenzubitik: 2 ordu (6 km).
- Aintzilatik: 2 ordu (6 km).
- Bilgotzatik: 1 ordu (3 km).