Urola Kosta eskualdeko mendi nagusietako bat dugu Gazume, Akotegi ere deitua. 997 metroko garaiera dauka eta Hernioko mendilerroan dago, Errezil gainean. Zelatungo lepo ezagunak banatzen ditu bi mole handiak, Hernio sortalderago, Gazume sartalderago. Inguruko herrietako biztanleentzat topagune eta jai-leku izan da aspalditik Zelatun eta bere alboko mendiak ere esangura handikoak dira, Hernio zein Gazume. Igoera ezagun eta ohikoenak Errezilen, Iturriotzen (Aia) eta Etumetan hasten dira.
Informazio praktikoa:
- Iturrioztik: 1,5 ordu (3 km)
- Errezildik: 1.5 ordu (4 km)