Nafar erreinuaren erdigunean, Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak bat egiten duten eremuan, mendilerro txiki eta ez oso ezagun bat aurkituko dugu, Linduseko mendilerroa. Orreaga eta Luzaide lotzen dituen errepidearen mendebaldera pilatzen diren 15 tontor dira eta horietako asko nahiko modu errazean igo daitezke Ibañetako lepotik abiatuta. Mendilerro honetako orografia lasaia da, gora-behera gutxikoa eta gailur gehienek 1.110-1.200 metro dituzte. Girizu dugu guztien artean garaiena, bere 1.279 metroekin. Luzaideko lurretan dago eta Ibañetako lepotik igoera labur eta erraza dauka. Ibilbidea pixkat gehiago luzatu nahi duen mendizaleak beheragotik hasi dezake igoera, Orreagan; edo, bestela, ibilbidea aurrerantz luzatu, Lindus (1.218 m), Axistoi (1.230 m) edo Urtarai (1.152 m) ingururantz.
Informazio praktikoa:
- Orreagatik: 1 ordu (3 km)
- Ibañetatik: 30 minutu (1,5 km)
IGOERAK
Aner Garmendia
2022-12-17 17:30eneko villegas
2021-07-02 18:22roberto arribas
2020-07-25 15:51Amaia Zabala
2019-12-07 17:28Oscar Morales
2019-02-08 18:00astur
2017-08-11 18:50Jon Agirre
2017-05-15 08:46Patxi Otegi
2017-04-12 10:47Juan Carlos Gonzalez Perez
2017-04-10 23:09ion sola
2017-03-12 15:41Jesus Txurruka
2003-03-29 18:28