Gorbeia Araba eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendi bat da, herrialde bietako eta Gorbeiako mendilerroko tontorrik garaiena (1.482 metro), Bizkaiko bost deiadar mendietako bat. Zeanuri, Orozko, Ubidea, Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatuta dago. Gorbeia baino garaiagoa den mendirik hurbilena, Arbelaitz (1.513 m), 37 kilometrora dago. Goian, 17 metroko gurutze ezaguna dauka, 1907an ezarria. 1901an eraiki zuten jatorrizkoa, 33 metrokoa, baina ekaitzak eraitsi zuen, bai eta bigarrena ere (1903koa).
Informazio praktikoa:
- Pagomakurretik (Bizkaia): 2 ordu (6 km)
- Muruatik (Araba): 2 ordu (6 km)