Handiaga mendilerroaren izen berdina duen tontorra da Handiagamendi. Aintzilako lurretan dago, Nafarroa Beherean. Handiaga mendilerroa Donibane Garazi hegoaldean dago, Errobi eta Lauribar errekek sortzen dituzten ibarren artean. Elkarren ondoan dauden 5-6 tontor dira, 600-700 metro ingurukoak. Mendilerroari izena eman arren, Handiagamendi ez da inguru honetako mendirik garaiena, ezta aipagarri eta igoena ere, ohiko ibilbideetatik pixka bat aparte geratzen baita. Aintzilatik zein Eiheralarre-Ezterenzubitik igo dezakegu.
Informazio praktikoa:
- Ezterenzubitik: 2 ordu (6 km).
- Aintzilatik: 1 ordu (3 km).