Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Handiagamendi

643 metro
Handiaga mendilerroa - (Aintzila, Nafarroa Beherea)

Handiaga mendilerroaren izen berdina duen tontorra da Handiagamendi. Aintzilako lurretan dago, Nafarroa Beherean. Handiaga mendilerroa Donibane Garazi hegoaldean dago, Errobi eta Lauribar errekek sortzen dituzten ibarren artean. Elkarren ondoan dauden 5-6 tontor dira, 600-700 metro ingurukoak. Mendilerroari izena eman arren, Handiagamendi ez da inguru honetako mendirik garaiena, ezta aipagarri eta igoena ere, ohiko ibilbideetatik pixka bat aparte geratzen baita. Aintzilatik zein Eiheralarre-Ezterenzubitik igo dezakegu.

Informazio praktikoa:

  • Ezterenzubitik: 2 ordu (6 km).
  • Aintzilatik: 1 ordu (3 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK

Handiagamendi mendiaren argazkia