Aldude eta Baztan arteko mugan dago Hargibel, Elizondoko Beartzun auzunearen gainean. Paraje eder hauetan, pagadi trinko eta ederrak aurkituko ditugu eta, goiko belazeetan ibiliz, ikuspegi zabala irekiko da gure gozamenerako. Mendi-gandorretik gertu Harrikulunka izeneko harkaitz ezaguna ere bisitatu ahalko dugu. Lau metroko luzera eta 50 tona dituen harritzar honen ezaugarri nagusia da kili-kolo dagoela, bera baino txikiagoa den beste bloke baten gainean kulunkatuz. Harkaitzaren gainean jauzi eginez gero, nola kulunkatzen den ikus daiteke. Elezaharren arabera, Errolanek Hauza menditik jaurtitako harria omen da.