Elorrietako lepo gainean aurkituko dugu Harrigorri, Baztan eta Baigorri ibarren artean kokatuta. Hauza ezagunaren alboan egoteak itzal egiten dio Harrigorriri, eta Hauzarako bidean igo ohi da. baina bestela ere, igoera merezi duen mendia da Harrigorri, bai bere itxuragatik zein gailurretik izango dugun bistagatik. Izenari zor, belardi gainean hazten den harritza gorri handia da Harrigorri.
Informazio praktikoa:
- Iñarbil auzotik (Erratzu): 2,5 ordu (5,5 km)
- Izpegiko lepotik: 2 ordu (5 km)