Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Hauza

100 mendien lehiaketa
1.304 metro
Hauza mendilerroa - (Baztan, Nafarroa Garaia)

Hauza mendi ederrak Baztan (Nafarroa Garaia) eta Baigorri (Nafarroa Beherea) haranak banatzen ditu, paraje natural ikusgarrian. Tontorra bera Nafarroa Garaian dago, Baztango lurretan, eta 1.304 metroko garaiera du. Baztango mendirik ikusgarri eta ezagunenetakoa da eta Izpegiko lepotik du biderik samur eta ohikoena (maldatsua, halere). Mendi honen magalean du iturburu nagusia Baztan ibaiak, aurrerago Bidasoa izena hartuko duena.

Informazio praktikoa:

  • Iñarbil auzotik (Erratzu): 2,5 ordu (5,5 km)
  • Izpegiko lepotik: 2 ordu (5 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK