Higa Nafarroako mendia da, Alaitz mendilerroan dagoen garaiena (1.295 m). Elomendi izenez ere ezaguna da (Elo izeneko herriaren gainean dago), bere izen ofiziala Higa den arren. Tontorrean antena handi batzuk daude eta porlanezko pista bat dago tontorreraino. Ermita eta aterpe txiki bat ere baditu gailurrean.