Bortziriak eta Lapurdik bat egiten duten eremuaren erdigunean dago Ibanteli, Lizarieta eta Lizuniaga lepoen artean kokatuta. tontorra bera Lapurdin dago, Saran. Labeaga izenez ere agertzen da zenbait mapatan, baina alboan duen tontortxo baten izena da hori. Ibantelitik Lapurdiko kostaldearen ikuspegi ederra ikusi ahalko dugu.
Informazio praktikoa:
- Lizarietatik: 45 minutu (2 km)
- Lizuniagatik: 1 ordu (3 km)
- Etxalarretik: 2 ordu (6 km)