Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Idoia

100 mendien lehiaketa
1.754 metro
Arrigorrieta mendilerroa - (Urzainki, Nafarroa Garaia)

Arrigorrieta mendilerroko gailurra, Ezka eta Ansó ibaien arroen banaketa eremuan, Urralegi edo Urzainki errekak zeharkatzen duen Urralegi sakanaren buruan. Sakan sakon hau baso bikain batek estaltzen du 1.500 metro ingurura arte; handik gora belazeen eremua da, non hainbat mendi interesgarri aurkituko ditugun: Bizkartza (1609 m), Kalbeira (1686 m), Urralegi (1651 m) eta, guztien artean garaiena, Idoia (1754 m).

Informazio praktikoa:

  • Poitikolarratik: 2,5 ordu (7 km)
  • Gardetik: 3 ordu (8 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK