Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Ihatea / Ozagaña

100 mendien lehiaketa
1.286 metro
Arbaila mendilerroa - (Altzürükü, Zuberoa)

Hoztibarre (Nafarroa Beherea) eta Altzürükü (Zuberoa) artean altxatzen dira Arbailako mendi, baso eta haranak, eta horien erdi inguruan aurkituko dugu Ihateako tontorra. Bere 1.286 metroekin, Arbaila mendilerroko tontorrik garaiena da, eta baita interesgarrienetako bat ere, Behorlegi, Etxekortea eta Beltxurekin batera, guztiak ere 100 mendien lehiaketarako puntuagarri. Igoera ohiko eta errazena Ahüzkiko iturritik abiatuta egingo dugu, Bohorkortea atzean utzirik. Arbailen azaleraren zatirik handiena pagadiek estaltzen dute, baina Ihateako tontorra eta inguruko zenbait hegi belardi bihurturik daude, kabalen bazkarako.

Informazio praktikoa:

  • Ahüzkitik: 1.5 ordu (4 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK