Illordo edo Illordoko gaina Eibar eta Soraluze artean (Gipuzkoa) dagoen tontorra da. Alboan duen Topinburu garrantzitsuenaren magalean dago, iparekialderago, eta bi gain txiki ditu. Soraluzetik baserri-bide txiki batetik heldu gaitezke Ilordo baserriraino eta handik nabarmena da tontortxoraino doan bidea. Hala ere, igoerarik ohikoena Eibartik dago, bai Azitain aldetik (hasieran porlanezko bide batetik, ondoren mendibide zabal bat jarraituz), zein Txonta auzotik. Azken hori da, seguru asko, mendizale gehienek erabiltzen dutena, Txontatik San Salbador / Azurtza auzora igo eta handik Topinburu, Aingeruguarda eta Illordo igotzeko.
Informazio praktikoa:
- Eibartik: ordu bete (3 km)