Urola Kosta eskualdean dago, Zarauzko Elkano auzoaren alboan. Pagoetako mendilerroaren mendebaldeko erpina da Indamendi eta bertatik Zumaia-Zarautz bitarteko kostaldearen ikuspegi bikaina izango dugu. Bere gailurrean hormigoizko gurutze handi bat dago; gainera, bat egiten dute bertan 3 udalerritako mugek: Aia, Zestoa (Aizarna) eta Aizarnazabal. Elkano eta Urdaneta auzoetatik igoera erraza da.
Informazio praktikoa:
- Elkanotik (Zarautz): 50' (2 km)
- Urdanetatik (Aia): 1 ordu (3 km)
- Zarauztik: 1,5 ordu (6 km)
- Aizarnazabaldik: 1,5 ordu (4,5 km)