Elkarren ondoan dauden hiru tontorrek osatzen dute Intxortako mendilerro txikia: Intxorta (743 m) bera, Intxorta txiki (715 m) eta Gaztelumendi (713 m). Garaieraz txikia den arren, historikoki azpimarragarria da Intxorta. Batetik, Espainiako gerra zibilean gudaleku garrantzitsua izan zelako eta horren inguruko lekukotasun ugari dagoelako Intxortan eta inguruan (baita oroigarri handi bat ere). Bestetik, Elgetan sortu zelako Euskal Mendi Federazioa 1924ko maiatzaren 18an.
Informazio praktikoa:
- Elgetatik: 1 ordu (3 km)
- Elorriotik: 1,5 ordu (5 km)