Cookieak itxi
Itxi

1000 eta 1.200 metro bitarteko mendiak Iparla

100 mendien lehiaketa
1.049 metro
Iparla mendilerroa - (Baigorri, Nafarroa Beherea)

Baztan, Bidarrai eta Baigorriko udalerrien artean dagoen mendia. Mendi ez garaiegia (ozta-ozta gainditzen ditu 1.000 metroak) baina bai ikusgarria. Baigorritik, Bidarraitik zein Izpegiko lepotik igo daiteke, 3-4 ordu inguruan. Ibilbiderik interesgarriena, ahal izanik, Izpegin hasi eta Bidarrairaino jaistea izango litzateke, Iparlako mendilerroko gailurtxo guztiak igaroz eta Nafarroa Behereko herritxoan bukatuz.

Informazio praktikoa:

  • Izpegiko lepotik: 3 ordu (8 km)
  • Bidarraitik: 3 ordu (6 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK