Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Irimo

100 mendien lehiaketa
901 metro
Irukurutzeta / Mazelaegi mendilerroa - (Urretxu, Gipuzkoa)

Irimo Urretxu eta Zumarraga gainean dagoen mendi ezaguna da. Bere magalean Santa Barbara baseliza eta Ipeñarrieta jauregia daude. Gailur honek eta beste seirek "Urretxuko zazpi puntak" osatzen dituzte, Meakara iritsi arte. Bestalde, Irukurutzetako mendilerro luzearen hegoaldeko erpina da, Karakaten hasi eta Irimon bukatzen dena, Atxolin, Gurutzebakarra, Elosumendi eta beste hainbat tontor igaro ondoren. Urretxutik zuzenean igotzen da; nahi bada igoera pixkat laburragoa egin daiteke Santa Barbaratik hasita.

Informazio praktikoa:

  • Urretxutik: 1,5 ordu (4 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK