Gipuzkoako mendebaldean dagoen mendia da, Elgoibar, Bergara eta Azkoitia artean kokatutakoa, Karakate eta Gorla elkartzen dituen bidean. Bertatik hurbil Arribirilletako zutarri edo menhir ezagun bezain ikusgarria dago. Mendia garaiegia izan ez arren, Gipuzkoako mendi eta aran nagusien ikuspegi zabala dago gailurretik eta mendilerroko tontorrik nabarmenena da, Karakaterekin batera. Mendilerro osoari izena ere ematen dio Irukurutzetak: jatorriz Mazelaegi edo Muskiritzu izena darama mendilerroak, baina gaur egun Irukurutzetako mendilerroa ere asko erabiltzen da. Hala ere, gailur hau ez da puntuagarria 100 mendien lehiaketarako, ondoan daukan Kurutzebakarra baizik.
Informazio praktikoa:
- Karakatetik: 1 ordu (5 km)
- Urrategitik (Azkoitia): 1 ordu (4 km)
- Elosutik (Bergara): 1,5 ordu (7 km)