Arangurengo mendietako tontorra. Lakidain herriaren gainean dago eta Lakidaingo haitzak izenez ere ezagutzen da. Gailurrean Erdi Aroko Irulegiko gazteluaren aztarnak daude eta, alboan, erromatarrak iritsi aurreko Burdin Aroko eta Brontze aroko herrixka baskoia. 2020. urtean hasi zen Aranzadi elkartea indusketa-lanak egiten eta aurkikuntza esanguratsuak egin dituzte, guztien artean ezagunena Irulegiko esku famatua. Etimologiari dagokionez, badirudi jatorria "hirur egi" litzatekeela. Lakidain zein Ilundaindik igoera tente samar baina erosoa dauka (Ilundaindik igo eta Lakidain alderantz jaitsiz ere egin daiteke ibilbide zirkularra).
Informazio praktikoa:
- Ilundaindik: 45' (2 km).