Izazpi Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia eta Ezkio-Itsaso artean kokatua, Oria eta Urola arroak banatuz. Gipuzkoako erdigunetzat hartu izan da eta eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke. Zenbait urtez zalantza izan zen ea bere jatorrizko izena Izazpi edo Izazpe ote zen (Euskaltzaindiak bigarrenaren alde egin zuen hasiera batean), baina 2008az geroztik Izazpi da euskara batuko forma onartua.
Informazio praktikoa:
- Zumarragatik: 1,5 ordu (5 km).
- Mandubitik: 2 ordu (6 km).
- Oinatzetik (Azpeitia): 1,5 ordu (6 km).