Jatatxiki / Iñardi
(Bakio, Bizkaia)
Bere arreba nagusi Jataren alboan neurriz eta oihartzunez txikerragoa da Jatatxiki. Elkarren artean 500 metro inguru besterik ez daude eta lerro berdinaren jarraipen dira. Jatatxi itsasorago kokatuta dago, Bakio gainean, baina tontorretik ez dago bista larrregirik, pinuek estaltzen dutelako tontor inguru guztia. Izenari dagokionez, Jatatxiki, Iñardi edo Jataiñardi izenez ezagutzen da Bizkaiko tontor hau.