Jorrios Bizkaiko mendia da, Turtzioz eta Karrantza artean kokatua dagoena. 839 metro ditu eta ingurune karstiko garrantzitsua da. Armañongo parke naturaleko parajerik ederrenetakoan dago kokatuta eta Ranero mendilerroko gailurrik polit eta igoenetakoa ere bada. Bizkaiko mendebaldeko bista ikusgarriak ditu Jorrios mendiak, Kantauri itsasoa eta Cantabria ere ber-bertan dituelarik.
Informazio praktikoa:
- Cueto auzotik: 1,5 ordu (4 km).
- El Sucesotik: 1.5 ordu (4 km).