Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Kalamua / Maaxa

100 mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak
771 metro
Eibarko mendiak mendilerroa - (Elgoibar, Gipuzkoa)

Kalamua edo Maaxa mendia Elgoibar (Gipuzkoa) eta Markina (Bizkaia) artean kokatuta dagoen mendia da. Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez, errepublikazaleek Kalamua ere hilabete batzuetan gotorleku bihurtu zuten. Ez du garaiera handiegirik (771 metro), baina bista ederra dago tontorretik, Kantauri itsasoa parez pare eta barru aldeko mendi gehienak ere begi-bistan, Larrundik hasi eta Errioxako San Lorenzoraino, Aralar, Urbasa, Anboto, Gorbeia eta Bizkaiko mendirik gehienak barne.

Informazio praktikoa:

  • Ixutik: 1 ordu (3 km).
  • San Pedrotik: 1,5 ordu (4 km).
  • Etxebarritik: 2 ordu (6 km).

 


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK