Hiru izen dituen mendia, Karakate, Muneta edo Kortazar, nahiz eta gaur egun, inguruko herrietan, batez ere Karakate izenez ezagutzen den. Soraluze eta Elgoibar artean dago; autoz igotzeko bidea dago Soraluzetik. 756 metroko garaiera du eta Mazelaegiko (edo Irukurutzetako) mendilerroaren hasiera da. Bertatik Elosuraino doan mendigaina nahiko laua da eta aztarna megalitiko ugari ditu. Ezagunena Arribirilletako menhirra da, Irukurutzeta tontor aldamenean dagoena.
Informazio praktikoa:
- Soraluzetik: 1,5 ordu (5 km)
- Elgoibartik: 1,5 ordu (4 km)