Ordunteko mendilerroko hamargarren tontorrik altuena da, Balmasedako udalerrian (Enkarterri) dagoena. Ez da mendi garaia, baina bai tradizio eta izen handikoa, aspalditik. Izan ere, Balmasedako Batzarretarako deitzen zuten mendi honetatik, eta Bizkaian zeuden bost "deiadar-mendien" arteko bat zen. Tontorrean baseliza bat ere badu.
Informazio praktikoa:
- Pandozalesetik: 1,5 ordu (4,5 km)