Zaraia mendilerroko gailurrik ezagunenetakoa, Urkuluko urtegi gainean kokatua, Aretxabaletako lurretan. Bere jatorrizko izena "Zaraiako gaina" ei zen, baina 1928an gailurrean gurutze bat ipini zutenetik Kurutzebarri (inguruko herrietan "Kurtzebarri") izenez ezagutzen da. Gailur ezaguna izan arren, ez du balio 100 mendien lehiaketarako, alboan daukan Elorreta baita puntuagarri. Igoera ez da luzeegia (3-4 km Mendiola edo Goroeta auzoetatik), baina bai nahiko pikarra.
Informazio praktikoa:
- Mendiolatik (Eskoriatza) 1,5 ordu (4 km)
- Goroetatik: 1,5 ordu (3 km)