Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak La Mesa

427 metro
Bardeak mendilerroa - Ablitas (Nafarroa Garaia)

Euskal Herriko hegoaldeko muturrean aurkituko dugu La Mesa izeneko mendia, Ablitasen bertan, hirigunetik 2 km eskasera. Peñadil - Montecillo - Monterrey naturgunean dago kokatuta eta paraje hauetako mendi gehienak bezala, La Mesak ere "mahai" itxura dauka, Bardeetako lautadatik gora, 400-500 metro ingurura agertzen diren goi-ordokiak baitira. Ablitas inguruko leku hauek itxuraz idorrak eta hilak badira ere, Euskal Herriko ekosistemarik interesgarrienetakoa osatu dute, klima eta paraje hauetara primeran egokitutako espezie bereziekin, besteak beste, Dupont hegatxabala, Euskal Herrian bakarrik mendi honen inguruan aurkituko duguna.


BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK