Kodesko mendilerroko mendi ezagun eta igoenetako bat, baita ederrenenetakoa ere. Ez garaiena, hala ere, Joar pixkat altuagoa baita (1417 m). Arabako eta Nafarroako mugek bat egiten duten ingurunean kokatuta, Kodes mendilerroaren erdigunean, La Llana lepoak banatzen ditu Joar eta La Plana. Igoera-puntu nagusiak Kodesko santutegia (ordu 1 eta 30 min) eta Kanpezu (ordu 1 eta 45 min) dira, mendilerroko gainontzeko tontorren antzera.
Informazio praktikoa:
- Kodesko Santutegitik: 1,5 ordu (3 km).
- Kanpezutik: 2 ordu (7 km).