Lakhura

Urdatx / Santa Grazi (Zuberoa)
Pirinioetako gailur ezagun eta ederra, Nafarroa Garaiaren eta Zuberoaren artean kokatua 1.877 metroko garaierara. Hala Erraizeko lepotik nola San Martingo Harritik ordubete eta 15 minutuko igoera dugu. Belagoako aterpetik pixkat luzeago jotzen du eta bertzela, Santa Graziko Kalla auzotik 4 ordu behar dira tontorrera iritsi ahal izateko; aukeretako bat Ehüjarreko arroila igotzea da.
Informazio praktikoa:
- Juan Pito bentatik: 1,5 ordu (4 Km)
- Erraizeko lepotik: 1 ordu (3 Km)
- Kalla auzotik (Urdatx): 4 ordu (10 Km)