Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Larhun (Larrun)

100 mendien lehiaketa
900 metro
Larhun mendilerroa - (Azkaine, Lapurdi)

Euskal Herriko mendi ezagun eta igoenetakoa... nahiz eta igoera gehienak trenez izan! Izan ere, 1924an inauguratu zen Azkainetik (Lapurdi) Larhun tontorreraino igotzen den kremailera-tren ezaguna, Euskal Herrian dugun bakarra, eta harrezkero milaka bisitari igotzen ditu urtero-urtero tontorrera. Tren ttipiari esker, Euskal Herriko tontorrik bisitatuenetakoa da. Gailurretik sekulako bistak daude eta egun argi batean Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke. Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugan dago kokatuta eta 2 alderdietatik igo daiteke, bai Beratik zein Azkaine-Sara aldetik (hainbat igoera ezberdin).

Informazio praktikoa:

  • Azkaine edo Saratik: 2 ordu inguru (5-7 km)
  • Beratik: 2 ordu (7 km)
  • Lizuniaga lepotik: 1,5 ordu (5 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK