Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Larrano Puntea

981 metro
Anboto mendilerroa - (Abadiño, Bizkaia)

Urkiola eta Anboto bitarteko ingurunerik ezagunenetakoa da Pol-poleko iturria, Handik aurrera jarraituz Anbotorantz joango gara; aldiz, ezkerretara hartzen badugu, Alluitzera (1.034 m) bidean dauden gailurrak ikusiko ditugu, horien artean lehenengoa Larrano Puntea (981 m). "Larrano(ko) Puntie" izenez ere ezaguna, benetako mendia baino, gailurreria horretan zehar aurkituko ditugun tontortxoetako bat besterik ez da, baina inguru horretako igoenetakoa ere bada, guztien artean errazena delako eta tontorretik bista ederrak daudelako. Gailurrez gailur aurrerantz joz gero, Infernuko Zubia edo Atxurkulu izeneko pasabide arriskutsu bezain ezaguna aurkituko dugu, Alluitzera bidean.

Informazio praktikoa:

  • Urkiolatik: 2 ordu (4 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK