Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Larrasa

1.454 metro
Toloño mendilerroa - (Laguardia, Araba)

Toloño mendilerroko tontorrik garaiena eta Arabako bigarrena, Bizkaiarekin muga egiten duen Gorbeiaren ostean. Peña del Castillo eta Palomares tontorren artean dago kokatuta, Toloño mendilerroko erdigunean, Lagran eta Guardia artean. Toloño mendilerroko tontorrik altuena izan arren, historia gutxiko gailurra da, historikoki Palomares izan baita inguru honetako mendi altuenaren ospea izan duena, XX. mende amaieran neurketa zehatzak egin ziren arte. Ordura arte, egia esateko, izen berezirik ere ez zeukan eta "Falso Palomares" izenarekin ezagutzen zuten mendizaleek tontor hau. Gailur guztien garaiera zehatzagoa neurtzea lortu zenean bataiatu zen Larrasa izenarekin eta sartu zen mendi-katalogoetan.

Informazio praktikoa:

  • Lagranetik: 2 ordu (5 km)
  • Guardiatik: 2,5 ordu (8 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK