Latxaga
(Orbaizeta, Nafarroa Garaia)
Orbaizetako lurretan dagoen Latxagak bi aurpegi oso ezberdin erakutsiko dizkigu. Aezkoako haran alderantz kareharrizko hormatzarrak dauzkan bitartean, gainekaldean eta beste alderdirantz nekazal landak eta belardiak aurkituko ditugu. Gaztelu txiki baten hondarrak ere baditu gailur inguruan eta GR-11 ibilbide ezaguna ere tontor honetatik oso gertu igarotzen da.
Informazio praktikoa:
- Orbaratik: 1,5 ordu (4 km)
- Orbaitzetako olatik: 1,5 ordu (4 km)
- Orreagatik: 1,5 ordu (4 km)