Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Maidalena

100 mendien lehiaketa
795 metro
Maidalena mendilerroa - (Barkoxe, Zuberoa)

Maidalena edo Arhane (Arrañemendi) Zuberoako mendia da, Atharratze-Sorholüzen dagoena eta 795 metro dituena. Mendiari Maidalenaren ermitak eman zion ospea (Arhaneko Maria Maidalena). Jatorriz XV. mendekoa da, erromatarren aurreko jentil eraikuntza baten gainean egina, baina jatorrizko eraikina zenbait aldiz eraberritu da azken mendeotan eta erabat aldatuta dago. Herauskorrixe (Herauscorritse) izeneko jainkosa bati buruzko inskripzioa aurkitu zuten ermitaren inguruan. Zuberoako ikuspegi zabal eta ederra jaso nahi duen manexak hona igo beharra du Zuberoara bisita egitean. Zalgizetik, Iruritik zein Atharratzetik igo daiteke, 2 ordu inguruko ibilbidea eginez. Bertzela, Atharratzetik gora Züztarrira eramango gaitu autoz errepide batek eta handik ordu betean izanen gara Maidalena tontorrean.

Informazio praktikoa:

  • Züztarriko lepotik: 1 ordu (2,5 km).
  • Iruritik: 2 ordu (5 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK