Malkorraundi / Santa Barbara
(Larraun, Nafarroa Garaia)
Larraun eta Araitz udalerrien arteko mendilerroko tontorra. Gailurrean Santa Barbara baseliza xumea aurkituko dugu, garai batean Gorritiko gaztelua zegoen kokalekuan eta bertako harriak erabiliz eraikia. Bertatik ikusten dira Gorriti herrixka (688m) A15 autobia alboan duela eta beste aldera Aralar, Malloak eta Balerdi, azpian Araitz ibarreko herriak dituela: Betelu, Azkarate, Intza, Gaintza, Arribe eta Atallu, besteak beste. Igoera azkarrena Gorrititik egiten da, autobia azpitik pasa eta bide erraza jarraituz.