Cookieak itxi
Itxi

500 metrotik beherako mendiak Malmasin

100 mendien lehiaketa
360 metro
Ganekogorta mendilerroa - (Arrigorriaga, Bizkaia)

Malmasin mendia Ganekogortako mendilerroko mendia da. Gaur egun, hala ere, Ganekogortaren mendilerroarekin zuen lotura A68 autopistak moztu du. Horrez gain, A-8 autopistak ere Malmasin zeharkatzen du, euren tunel ezagunen bidez. Halaber, haren magaletan Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek bat egiten dute. Malmasinek 360 metroko altuera du. Bilbotik igo daiteke, erdigunetik zuzenean, edo Abusu zein Ollargan auzoetatik (igoera laburragoa); baita Basauri eta Arrigorriagatik ere. Izan ere, mendi honek Bilbo, Basauri eta Arrigorriagarekin egiten du muga.

Informazio praktikoa:

  • Abusutik: 1 ordu (4 km)
  • Basauritik: 1 ordu (3 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK