Lapurdi hegoaldean dagoen Manddale-Ibanteli mendilerroari izena ematen dion kaxkoa. Urdazuri (Lapurdi) eta Bidasoa (Nafarroa) ibaien arroen arteko muga naturala da mendilerro hau. Igoerarik errazena Ibardineko mendatetik egiten da, oso modu errazean. Bestela, igoera politagoa, Biriatutik abiatu eta Xoldokogaineko tontorra igaroz.
Informazio praktikoa:
- Ibardinetik: 30 minutu (2 km).
- Biriatutik: 2 ordu (5 km).
- Beratik: 2 ordu (5 km).